miércoles, 3 de diciembre de 2008

LECTURA Y ESTRATEGIAS DE APRENDIZAJE

Isabel Solé I Gallart”-en artikulu baten iruzkina:


Gizakiok ikasteko daukagun bide indartsuena irakurketa da. Baina ez da bide bakarra, badaude ere azalpen oralak, entzun – ikustekoak ...

Baina irakurtzea ez da soilik ezagutzak lortzeko, plazerra sortzen du baita. Disfrutatzeko ere balio du.

Hasieran irakurtzen ikasten da, baina gero irakurriz ikasten da. Hasieratik ikaskuntza prozesu hau ondo asten bada, gero ere ondo joango da beste gauza batzuk irakurketaren bidez ikasteko orduan.

Irakurketa ikusteko modu hau, modelo interaktiboarekin bat datorrena, irakurtzaile aktibo bat hartzen du kontuan, bere aurretiazko ezagutzak kontuan hartzen dituena eta aktibo irauten duena prozesu guztian zehar. Operazio guzti hauek dira testua ulertzen lagunduko diotenak. Hau Ausubel-ek ikasketa esanguratsua deskribatzeko orduan erabili zuen terminoekin bat etorriko da. Erlazio esanguratsuak sortzen ditugunean ulertuko dugu benetan. Baina testuak ez dira guzti honekin soilik ulertzen, honetaz aparte, testua ulerkorra ere izan behar da, hau da koherentzia bat izan behar du, baita estruktura bat ere.

Testu bat ulertzeko aurrera eramaten den aktibitate intelektualak eramaten digu testu hori irakurtzeko orduan, etengabe, gauza berriak ikastera, nahiz eta hori ez izan gure helburua. Honek esan nahi du, guk testu bat irakurri eta ulertzen badugu, beti ikasiko dugula zerbait.

Baina prozesu guzti hau ez da posible izango irakurtzailearen inplikazioa ez badago edo honek ez badio zentzurik hartzen irakurtzeari.

“ESTRATEGIAS DE APRENDIZAJE Y TEXOS ESCRITOS”

Ikaskuntzako estrategiak honela definitu izan dira: informazioa hartu, gorde eta erabiltzeko egiten diren jarduerak. Informazioa hartu, gorde eta erabiltzen dugula esaten dugunean, horrek memorizazio bat dakarrela ikusten dugu.

Estrategia hitza erabiltzen dugunean, ez gara ari errezeta batez hitz egiten. Erabakiak hartzen ditugula esan nahi du, egoera bakoitzaren araberakoak izango direnak.

“ESTRATEGIAS DE LECTURA Y APRENDIZAJE”

Ikasteko helburuarekin irakurtzen dugunean, gure irakurketa geldoa eta errepikakorra izaten da. Irakurtzen dugun bitartean irakurtzen ari garenari guruzko etengobeko galdetegia egiten diogu gure buruari. Oso lagungarria da irakurritakoari buruzko laburpenak egitea.

haurrak hezkuntza fisikoko klaseetan

haur etrokinak eskoletan

Tinning

1.- Hezkuntza fisikoak dituen arazoak?

Egia esateko, umeek oso modu pertsonalean bizi izaten dituzte Hezkuntza fisikoko klaseak. Nahiz eta ume guztiek ariketa berdinak egin batzuek modu batera biziko dituzte eta beste batzuek beste modu batera. Irakasleok jeneralizatu egiten dutenean arriskuan jartzen dute ume bakoitzaren esperientzia. Batzuentzat oso esperientzia ona izan daitekeen moduan beste batzuentzat oso txarra izan daiteke.

Bestalde, Tinning-ek uste du,irakasleen praktiken gainean jeneralizatzea erabilgarria izan daitekeela.Irakasle askoren irakasteko eskemak tipikoak eta batzuetan berdinak dira. Honelakoak izango lirateke: Klasea unitate oso bat bailitzan tratatu, irakasleen arteko desberdintasunak kontuan hartu gabe. Horrela ume batzuei heziketa fisikoa asko gustatuko zaie, baina beste batzuei ordea ez zaie batere gustatuko, agerian usten dielako.

Gainera, Tinning-en iritziz eta egin dituen ikerketa batzuen emaitzak ikertuz, esaten du ikasleek Heziketa fisikoari eskaintzen dioten denbora, praktiketan, izan beharko litzatekeena baino baxuagoa dela. Emaitzek esaten dute 30 minututako irakasgai batean, ikasleak minutu bat bakarrik daudela praktikan.

Bestalde, Tinning ek uste du irakasleek ez dutela pentsatzen hezkuntza fisikoko klaseetan irakasten dutenaren garrantziaz edo moduaz. Klase askotan irakasleak ez du ariketa aproposik prestatzen, ez da saiatzen jarrera sozialak garatzen, ikasle batzuei denbora gehiago eskaintzen die beste batzuei baino, sexismoa bultzatzen du eta ikasleen gandik gehiegi espero du eta gehiegi exigitzen die. Eta txarrena ez da irakasleek arazo hauek alde batera uzten dituztenik, arazo larriena da uste dutela hau ez dela arazo bat, normala dela uste dute. Beraz, ez dute ezer egiten aldatzeko. Badirudi hezkuntza fisikoko klaseak denbora libreaz disfrutatzeko direla, gainontzeko ikasgaietatik deskonektatzeko. Ez zaio arreta asko jartzen haurrek heziketa fisikoko klaseetan ikasten dutenari, ez curriculum esplizituan, ezta curriculum inplizituan.

Gainera, hezkuntza fisikoko liburuetan agertzen den erretorika guztia benetako errealitatetik oso urruti dago. Curricumum-etan agertzen diren edukiak bezala. Curriculum-ak eduki tekniko eta arazorik gabeak dakartza, eta suposatzen da irakasleak egin behar duen gauza bakarra plan hori jarraitzea dela, horrela dena ondo aterako balitz moduan.

Arazoa honako hau da: gerta daitekeela irakasle batek curriculum-aren programa zehatz – mehatz betetzea eta ume batzuengan lortzen dena, lortu nahi denaren kontrakoa izatea.

Hezkuntza fisikoko klaseetan beste arazo bat ere badago; umeek klaseetatik kanpo kirolak praktikatzen dituzte, gero, pentsatzen dute hezkuntza fisikoko klaseak horrelakoak izango direla, kirolen modukoak.

Nik, nire esperientzia kontutan hartuz, esan behar dut guztiz ados nagoela Tinning-ek kapitulu honetan esaten duenarekin. Ni txikitan ez nintzen oso trebea kiroletan eta gainera ez nion gogo askorik jartzen. Heziketa fisiko klaseetara nahiko gustura joaten nintzen gainontzeko klaseetatik pixka bat deskonektatzeko balio zitzaidalako. Baina batzuetan ez nintzen oso ondo sentitzen ariketa gehienak lehiazkoak zirelako eta ni ez nintzelako oso ona. Nire ikaskideek oso serio artzen zituzten jolasak eta oso konpetitiboak ziren. Oso gutxitan pasatzen zidaten pilota. Eta ez zen soilik nire gauza, klasean asko geunden oso trebeak ez ginela. Niri ez zitzaidan asko inportatzen ni ere ez nintzelako asko saiatzen eta “paso” egiten nuen. Baina nire ikaskide batzuek oso txarto pasa zuten.

Gogoratzen dut irakasle batek nota ipintzeko ariketa batzuk egitera behartzen zigula: ordu erdi korrika ipintzen zigun eta gelditu egiten zirenek ez zuten gainditzen. Nota patio osoari emandako bira kopuruaren arabera jartzen zuen. Beraz, norbait fisikoki ez bazegoen besteak beste prestatuta oso txarto pasatzen zuen.

Beste egoera baten gogoratzen dut malgutasuna landu behar genuela eta horretarako bolteretak, pinoa etab. egin behar genituen. Hiruilabete horretako nota jartzeko banaka klase guztiaren aurrean genekien guztia egin behar genuen. Nik oso txarto pasa nuen ez nekielako gauza askorik egiten eta gainera ez zen irakaslea eta nire arteko gauza, klase guztia neukan begira eta hori izan zen txarrena. Azkenean gainditu egin nuen, baina hala ere oso txarto pasa nuen eta ariketak bukatu nituenean kriston sama kendu nuen gainetik.

Horretaz gain, gainontzeko irakasleak ez dira hain gogorrak izan eta nahiko irakasle onak direla uste dut. Irakasle sexista bakarra eduki izan dut. Hark beti antolatzen zuen klasea bi taldetan: neskak eta mutilak. Gainera oso komentario itsusiak egiten zituen nesken inguruan.

Horretaz aparte uste dut heziketa fisikoko irakasle izatea ez dela batere erraza haur bakoitza desberdina delako eta arreta handia izan behar duzu ariketak antolatzeko orduan oso erraza bait da haurrak mintzea.

2.- Zer da ondo irakastea?

Tinning-en arabera irakaskuntza on bat definitzeko orduan, bakoitzak bere hezkuntza fisikoko klaseetan izandako esperientziaren arabera definituko du. Baliteke esperientzia horiek lagungarriak izatea, irakaskuntza on bat ez dena definitzeko orduan.

Hasieran irakaskuntza on bat honako hau zen: ikaslea denbora gehiena ariketak egiten egotea, klasearen gaineko kontrola eta klaseak guztiz planifikatuta edukitzea. Irakaslearen ahotza eta jarrera autoritarioak izan behar ziren. Klaseetan ez ziren lantzen berehalakotasuna eta ondo pasatzea. Klaseak zenbat eta planifikatuago eduki orduan eta irakasle hobeak ziren. Hainbestekoa zen ikasgaia planifikatzeko beharra, zeina hitzak ere prestatuta eramaten zituzten.

Gaur egun, Tinning-ek guztiz desberdin pentsatzen du. Baina, zenbait gauzek eragin izan dute bere gaur egungo pentsamenduan. Adibidez, ez zaio batere gustatzen ikasle batzuk geldi egotea klase orduan, ezer egin gabe, bere txanda itxaroten. Gainera ulertzen du zerbait planifikatuta egon behar dela arazo horiek ahal den neurrian ekiditeko.

Gainera irakasleek klaseko ikasle hoberenei eskaintzen zieten denbora gehiena, gainontzekoei kasurik egin gabe. Horrela ikasle horiek baztertuta sentitzen zirelarik. Tinning-en ustez hori ezin liteke izan, inoiz, ondo irakastea.

Gainera, normalean, lekuz kanpo sentitzen diren haurrak ez dira soilik bat edo bi, askoz gehiago dira. Klaseko ikasleen portzentai handia.

Irakasle askoren helburua ikasleak forma onean jartzea da. Baina hori ez da garrantzitsua hori lortzeko ikasle horien autoestima hondatzen badugu.

Tinning-i asko gustatzen zaio Gary Moore-en irakasteko era. Honek lanarekin oso konpromezu handia dauka.Bere ikasleek eta gainontzeko irakasleek asko errespetatzen zuten eta klaseetan benetan disfrutatzen zuen. Bere klaseetako helburua ariketa desberdinak egitea eta ondo pasaraztea zen. Baina horren azpian egitura trinko bat zegoen eta espektatiba ugari. Garyk erabiltzen duen metodoari “conductismo humanista” deitzen zaio.

Nire esperientzia ez da izan ez tinning-ek deskribatutakoa ez Gary Moore-ek deskribatutakoaren modukoa. Nire hezkuntza fisikoko irakasleak ez dira oso zorrotzak izan eta ez zeukaten klasea oso planifikatuta. Ariketa batzuk prestatuta eramaten zituzten baina ez zuten programa gaitik behera zorrotz – zorrotz eramaten. Ariketa desberdinak proposatzen zituzten eta ondo pasatzea helburuetako bat zen. Batzuentzat beste batzuentzat baino gehiago.

Gary Moore bezalako irakaslerik ere ez dut eduki. Batzuetan ondo pasatzen genuen baina ariketak ez ziren Gary Moore-enak bezalakoak. Tradizionalagoak ziren.


3.- Zertan datza Hezkuntza Fisikoaren “curriculum ezkutua”?

Planifikatuta ez dauden edukiak ikas esperientzia guztietan daude presente eta batzutan esplizituki agertzen diren edukiak baino indar gehiago izan dezakete. Inplizituki irakasten direnak sotilak dira eta hauen indarra metatu egiten da.

Curriculum ezkutuarekin transferitzen diren balioetako bat sexismoa da. Irakasle askok sexuak erabiltzen dituzte klasean bi talde egin behar direnean eta gainera ez diete berdina eskatzen neskei eta mutilei. Horrela azkenean ikasleek horrela jokatuko dute, irakasleak espero duenaren arabera.

Batzuen ustetan sexismoari aurre egiteko nahikoa da neska eta mutilei aukera berdinak ematearekin. Beste batzuek uste dute sexismoa gure kultura oso barneratuta dagoela eta horrekin amaitzeko aldaketa estrukturalak egin behar direla.

Hezkuntza fisikoan, adibidez, indarrari garrantzia gehiago ematen zaio malgutasunari baino. Honela normalean mutilek indar gehiago daukatenez, hauen indarra gehiago baloratuko da nesken malgutasuna baino.

Curriculum ezkutuan transmititzen diren beste balore batzuk autoritatea eta dependentzia dira. Kasu honetan irakaslearen autoritatea da transmititzen dena. Guztiek egin behar diotelako kasu eta berak esandakoa ezin delako eztabaidatu. Hala ere, autoritatearekin daukaten erlazioa ez da zertan eztabaidatsua izan behar.

Autoritate hau hitz egiteko moduarekin eta ikasgaietan daukan jarrerarekin transmitituko da.Autoritatea errespetatzen bada klaseko arauak malguagoak izan daitezke. Irakasle autoritario batek erabaki guztiak berak hartzen baditu, ikasleek ez dute independentziarik edukiko. Irakaslearekiko guztiz dependienteak izango dira.

Ikasleen arteko konpetentzia, kooperazioa eta garaipeneko ideologia ere lantzen dira curriculum ezkutuan.

Nik esan behar dut, nire Hezkuntza fisikoko klaseetako esperientzian balio guzti hauek landu direla, irakasle batzuekin ez bada beste batzuekin bai. Gehien lantzen dena nire ustez konpetentzia da. Hori irakasle guztiek lantzen dute, nahi gabe bada ere. Azkenean ia jolas guztietan irabazle bat badago eta ikasle guztiak saiatzen dira irabazten. Arazoak ere sortzen dira irabazteko dauzkagun gogoak direla eta.

Sexismoa nik gogoratzen dudanez, irakasle batek asko lantzen zuen. Beti egiten zituen taldeak neka eta mutilak bananduz. Horrela neskak mutilekin aurre egitea lortzen zuelarik. Gainera komentario ez aproposak egiten zituen nesken inguruan. Batzuetan gutxiago izango bagina moduan tratatzen zigun, balioetsi egiten zigun.

Autoritatea ia irakasle guztiek zeukaten, baita hezkuntza fisikokoak ez zirenak ere. Gogoratzen naiz irakasle bat oso autoritate gutxi zeukala eta ez genion ia kasurik egiten. Bere klaseak “katxondeo” bat ziren, bakoitzak nahi zuena egiten zuelako. Nik uste dut autoritate apur bat edukitzea ez dela txarra. Edo autoritatea ez bada, behintzat errespetua edukitzea, bai irakasleak ikasleei eta baita ikasleek irakasleari ere.