domingo, 11 de enero de 2009

haurreko gaiari buruzko hausnarketa

HAUSNARKETA

Ángeles Parrilla-k idatzitako “Gelakideak? Guztiontzako Heziketaren Gakoak Ikasgelan” izenburua duen testua irakurri ondoren, jaso dugun ideia nagusietako bat ondorengoa da: gizartea anitza da eta egoera hori ikasgeletan ere isladatzen da.

Izan ere, ikasgelan kultura edota erlijio desberdinetako haur ugari aurki ditzakegu eta aldi berean, familia eredu anitz ere. Gainera, kontutan hartu behar da ikasleen ezaugarriak ere oso desberdinak direla, ikasleek pentsamendu, balio, gaitasun, adimen maila, zailtasun, etab. desberdinak dituztelako. Horiek guzti horiek ikasgelan aurkituko ditugu eta kontutan hartu beharko ditugu eguneroko praktikan.

Guk uste dugu, irakasleek egoera hauek naturaltasun osoz tratatu behar dituztela, horrela, ikasleek ohikotzat hartuko baitituzte. Aldi berean, ezinbestekoa ikusten dugu, irakasleen formakuntza. Hala ere, irakasleek ere arlo honen inguruan dituzten aurreideiak ezagutzea funtsezkoa delakoan gaude.

Irakasleak ez du klaseko ikasle bat besteenganako desberdintasunez tratatu behar. Izan ere, ikasle guztiak dira desberdinak eta bakoitzari behar duen tratu eman beharko dio. Irakasleak ikasleei erakutsi beharko die, egoera desberdinetan dauden ikasleei ez zaiela tratu berezirik eman behar.

Amaitzeko, esan behar dugu, ikasgelako aniztasuna eta ikasleen arteko desberdintasunak balio bezala ikusten ditugula eta ikasleen garapenerako positiboak direla. Hori dela eta, irakasleek aniztasun hori baliabidetzat hartu beharko lukete.

No hay comentarios:

Publicar un comentario