domingo, 11 de enero de 2009

HIZKUNTZ GAITASUNAK

Gaitasunak


Hizkuntza komunikazio tresna da, herri edo talde bat komunikatzeko erabiltzen duguna. Kontextuak hizkuntza mugatzen du eta honen arabera, ikasleak erabiltzen jakin behar du. Hizkuntza interakzionala da, igorlea eta hartzailearen arteko elkar eraginean daude. Ulermen egokia egon dadin, bakoitzak bestearen asmoa zein den ezagutu beharko du, hizkuntza kode bera erabiliz. Hizkuntza batek hainbat funtzio betetzen ditu, hauen artean guk aztertuko duguna funtzio komunikatiboa dugu. Honen barruan gaitasun desberdinak daude eta hauek izango dira ikasleak irakaskuntza prozesuan landu beharko dituenak. Ondoren gaitasun bakoitza aztertuko dugu garrantzitsuena aipatuz:

- HIZKUNTZA GAITASUNA:

Komunikazioaren oinarrizko elementuak biltzen ditu. Alde batetik sintaxia, esaldien eredua, tipoa eta egituraz arduratzen da eta morfologia hitzen analisiaz.

Beste alde batetik lexikoa hizkuntzari bizitasuna ematen dio. Azken hau oso garrantzitsua da hizkuntza gaitasunean, gaitasun komunikatiboa esaldiak egiteko arau batzuk jakitea eta gero arauak adierazpenak osatzeko erabiltzeaz gain, eurrez osatuta datozen ereduen multzo bat ezagutzea, marko lokuzional batzuk eta arau joko bat da; arau horiek irizpide kontestualen arabera aplikatzeko gai izan behar da.

Baditugu ere, fonologia eta ortografia elementuak, komunikazio hizketan edo idazketan begarrezkoak.

- EKINTZA GAITASUNA:

Asmo komunikatiboa adierazteko eta ulertzeko gaitasuna dugu. Honen barruan garrantzitsua da harreman interpertsonalak, informazioa eskatzea eta ematea, iritziak eta sentimenduak adieraztea, norberaren sentimendua eta bestearenak ikertzea, aginduak ematea, konbentzitzea, baimena eskatzea, arazo kasuak jarri eta kritika egitea, aitortzea, ukatzea, etorkizunerako asmoak izatea…

- GAITASUN SOZIOKULTURALA:

Hizkuntzari mezuak egokiro adierazteko modua ematen dioten ezagutzak. Garrantzitsua da testuinguruaren arabera hizkuntza erabiltzea.

Lau faktore daude honen barruan:

1 - FAKTORE SOZIAL-KONTESTUALAK: adina, generoa, ogibidea…

2 - EGOKITASUN ESTILISMOAREN FAKTOREAK: formaltasun mailak, erregistroak (arlo bereziak), adibidez medikuena…

3 - FAKTORE KULTURALAK: bizimodua, gizartearen egitura,dialekto desberdintasun nagusien kontzientzia…

4 - HITZEZKOAK EZ DIREN FAKTORE KOMUNIKATIBOAK: gorputzaren hizkuntza, espazioaren erabilera, isiltasuna, ukitzea…

- DISKURTSOAREN GAITASUNA:

Berba, egitura, esaldi eta adierazpena hautatu, ordenatu eta antolatzea, batasuna izango duen ahozko eta idatzizko testu bat lantzea.

- Kohesioa: ordezkapena/ elipsea, juntagailuak

- Deixia: pertsonala, espaziala

- Koherentzia: antola era, tematizazioa

- Generoa: kontaketa, elkarrizketa, zerbitzu baterako harremana

- Jolasen egitura: elkarrizketa, pauta batzuk jarraitu behar dira:

1. Zelan hasi eta ber hasi elkarrizketa

2. Solasgaiak atera eta aldatu

3. Zelan eraman elkarrizketaren pisua / zelan utzi…

- ESTRATEGIA GAITASUNA:

Estrategia gaitasunaren kontzeptupean komunikazio estrategien ezagutza eta estrategia horien erabilera biltzen ditugu.

Estrategia gaitasunak bost osagaiak osatzen dute:

1. Zerbait saihesteko edo murrizteko estrategiak: hizkuntzak bere baliabideetara egokitzen du mezua. ( ordezkatuz, saihestuz…)

2. Zerbait lantzeko edo konpentsatzeko estrategia: hizkuntzak manipulatu egiten du eskema daraman hizkuntza, helburu komunikatibo bat lantzeko. ( berbak asmatzea, kodea aldatzea…). Estrategiarik garrantzitsuenetariko bat da.

3. Zerbait atzeratzeko edo denbora irabazteko estrategiak: errepikapenak egitea.

4. Autoanimatzeko estrategiak: norberaren berbaldian zerbait zuzendu edo aldatzea, mezua benetan iritziko dela hobeto zihurtatzeko.

5. Interakzio estrategiak: zerbai lantzeko estrategien antzekoak dira funtzioen aldetik, baina ikasleak mintzaldiaren ezagutzak ustiatzen ditu.

Honela, gure konstruktoan hiru osagaiak, hots, hizkuntza gaitasuna, ekintza gaitasuna eta gaitasun soziokulturala diskurtsoan hiltzen dira, eta heurek moldatzen dute diskurtsoa, baina, aldi berean, diskurtsoak beste hiru osagaietako bakoitza moldatzen da.

Piramidea inguratzen duen beste zirkuluak estrategia-gaitasuna adierazten du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario